Justizia argi, denon eskura

Internet&Euskadi elkartea 2003.urtean sortu zen, hainbat eragilek informazioaren gizartean, Internetekin eta teknologia berriekin zerikusia daukaten interesak defendatzeko asmoz. Alegia, herritarren interesen alde egiteko honako balore hauei garrantzia emanez:  formakuntza, parte-hartzea, zerbitzuak eskaintzea, irakaskuntza, gardentasuna, eskuragarritasuna, interneteko euskararen alde egitea… Elkarteak hainbat ekintza egiten ditu urtean zehar, beti ere, teknologia berriekin eta informazioaren gizartearekin zerikusia dutenak.…

Erakunde Komunikazioa hobetzeko proposamenen ataria

Enpresen eta norbanakoen arteko harremanak sendotzea eta lehiakorrak izatea ardura garrantzitsua dela iritzita, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, http://www.euskadinnova.net/ webgunearen bitartez, berrikuntzaren aldeko baliabideak eta alderdiak uztartzeko ataria eskaintzen du. Hala, enpresek beren lehiakortasuna hobetzeko eta gizartean bizirauteko hartu beharreko neurriak eta proposamenak zeintzuk diren jakiteko aukera dago. Euskadi+innova webguneak Agenda izeneko atalean…

Kalitate ereduen bilakaera

1960ko hamarkada hasieran, euskararen eredu batuaren aldeko apustua egin zenetik, hizkuntza hainbat alorretan landu eta garatu izan da, bere gabeziak eta arazoak gainditzeko asmoz. Garai hartatik gaur arte, agerian geratu da euskarak modu arautuan garatzeko erantzuteko behar gorria zeukala. Hasierako urte haietan, Euskaltzaindiak hartutako bideari jende askok errezeloz begiratzen bazion ere, euskarak sustraiak sendo eta…

MM&D produktuak sortzeko gakoak

Multimedia produktuak diseinatzerako orduan hainbat alderdi hartu behar dira kontuan, nahitaez. Sareak hainbat medio erabiltzeko baliabideak ematen dizkigunez, edukiak eta produktuak diseinatzerako orduan, sortzaileak bere produktuak sarean nolako izaera edukiko duen aurreikusi beharra dauka. Edozein proiektuk kokapen zehatza behar du, dela webgune informatiboa, dela mugikorretarako aplikazioa edo dela ideiak garatu eta barreiatzeko espazio bat. Askotan…

Nor dago bestaldean?

Nor dago bestaldean? Lan, eduki edo ideiaren bat aurkeztu behar denean, zein hartzaileren aurrean jardungo den  aztertu behar da beti, alegia, bestaldean nor dagoen. Era berean, adierazi beharrekoak zein helbururekin adieraziko diren aurreikusi behar da beti. Gauza bertsua gertatzen da komunikabideekin, edozein ekimen edota proiektuk kokapen argia behar baitu ikus-entzule zein erabiltzaileen eremuan. Audientziaren izaera…

Sare-sozialen bidez elkarreragina lantzeko ariketa

Judith Perez Eider Santisteban Sare-sozialetan alderdi politikoen eta herritarren arteko elkarreraginaren azterketa helburu, ariketa bat egin behar izan dugu eskolarako. Lehenik eta behin, ikaskide guztion artean zortzi gai proposatu genituen ikasgelan, EAEko politikariei eta alderdiei Twitter, Facebook edota e-mail bidez zuzen-zunenean galdetzeko. Ondoren, binaka antolatu eta alderdi politiko bana hautatu genuen. Judith Perez eta bioi,…

Ziber-hedabide baten azterketa

Judith Perez Eider Santisteban Ziber-hedabide baten azterketa egitea Ikasgai honetarako, ziber-hedabide baten azterketa egin behar dugu binaka. Bada, http://www.diariovasco.com/ hedabidearen egitura eta mamia nolakoak diren aztertuko ditugu. 1.      Onarpen maila eta audientzia Lehenik eta behin, http://www.diariovasco.comen onarpen maila nolakoa den aztertuko dugu Alexa trafiko neurgailuan eta OJD interactiva izeneko datu basean bilaketak eginik. Alexak…

Ondo etorri multimediara!

Arratsalde on, Eider Santisteban nauzue, Bilbotarra. Dagoeneko urte bi pasa dira Euskal Filologiako ikasketak amaitu nituela, baina ikasten jarraitzeko gogoa ez zait agortu. Betidanik sentitu izan dut irakaskuntzan sartu behar nuela, euskara irakasle izateko gogo bizia baitut. Irakaskuntzan jardunean aritzeko aukera handirik ez dut izan, baina honekin zerikusi zuzena duen lana egiten dut, argitaletxe batentzat…

El pequeño salvaje (L’Enfant sauvage) 1970eko dokumentalari buruz:

Gizakia gizaki egiten duten ezaugarri, jarrera eta ideiak jaiotzetikoak edo denboran aurrera erdietsitakoak diren, aditu askoren buruhauste eta ikergai izan dira historian zehar. Film labur honetan ikusi daitekeenez, arreta handiz dokumentatutako istorioa da, isolamenduan eta bakar-bakarrik hazi zen haur basatiarena, hain justu. Dokumentala 1800 urte inguruan dago girotuta, Frantziako baso batean galdurik aurkitutako ume basati…

Indi(a) hitzarekin eratorritako euskal hitzak

Sarrera:  XV. mendeaz geroztik Europara Indietatik eta atzerritik ekarritako kultura barneratzen hasi zenean, euskaldunen kulturan ere, ordura arte ezezagunak ziren animalia eta landare espeziea berriak merkaturatuko ziren. Aberastasunaren zabalkuntza honek, euskal lexikoan bertan izan zuen eragina, kontzeptu berriak izendatzeko terminologia berria sortu beharko zen eta. Atzerritik, eta oro har Indietatik zetorren kultura euskaraz adierazteko, euskaldunak…